OET 25 -- BIDASOA 33 ; OET/BKL/OKE 14 -- ARRATE 38

Gure bi ordezkariak partidu zaila zituztela, apirilan 29an, pentsatzen genuen aurreko astean eta partidu ikusita arrazoia genuela esan dezakegu gaur. Bidasoa eta Arrateko taldeak geureak baino gehiago dira.

Kadete mailan Bidasoa izan zen gure aurkaria. Espero genituen jokalariak ez ziren etorri, talde honek 8 jokalari dauzke euskadiko selekzioan, eta horieko 7 betetzen dute zazpikote titularra selekzioan. Ikusi genuen partidua nahiko parekatua izan zen, irungoak beti aurretik joan ziren markagailuan, baina gure jokalariak ez ziren joan partidutik eta beti oso gertu ibili ziren markagailuan. Atsedenenan 4 goleko abaintaila izan zuten eta bigarren zatiko momentu batzuetan murriztu zuten aldea ordiziarrek. Azkeneko emaitza 25-33 izan zen.

Jolastu zuten jokalariak honako hauek izan ziren: Unai Arratible, Beñat Alvarez (4), Ibai Moreno (3), Eneko Martos, Iker Gallardo (14), Alvaro Cortés, Inazio Olano, Oroitz Rey eta Xabier Etxeberria (4).

Jubenil mailako partidua guztiz ezberdina izan zen. Arrate bere jokalari titularrekin etorri ze eta partiduan gure jokalarien gainetik pasatzeko asmoarekin. Historia gutxi izan zuen partidua, arratekoek nahiko errez ibili ziren bai erasoan bai defentsan. Gure jokalariak ahal zuten egin zuten, gol gehiegi ez zuten jaso (taldeak hauek normalean 40 goletik gora sartzen dituzte) eta gutxienez 14 gol sartu zituzten. Bi taldeen arteko aldea nabaria da, eibarrekoek 2. postuan sailkatu dire Euskal liban eta geureak 9. postuan Gipuzkoako txapelketan. Azkeneko emaitza 14-38 izan zen.

Jokatu zuten jokalariak honako hauek izan ziren: Unai Saldias, Asier, Adur, Borja, Jon Agirre, Jon Zabala, Johan, Unai Galarraga, Eñaut, Aritz eta Unai Goikoetxea.

No hay comentarios: