ASTEBURUKO PARTIDUAK (2006-05-07)

Asteburu honetan egutegia handia daukagu, eskubaloiko lau partidu jolastuko dira larunba eta igande honetan. Lehenengo partidu laraunbatean goizean duzue, ikusi nahi baduzue, Urdaneta Eskolako alebin taldea Gipuzkoako Txapelketan hasiko da. Infantilak igandean Udaberriko txapelketari jarraipena emango diote, erdifinaletan. Kadete, larunbatean, eta Jubenilak, igandean, jarraituko dute bere ibilbidea Gipuzkoako Kopan. Kadete eta Jubenilak konpromisu zailak dituzte eta zaila izango da zerbait positiboa ateratzea, infantilek, espero dugu, bere nagusitasuna, berriro ere, agerian utziko dutela.

Egutegia honako hau da:

Alebin maila: Urdaneta -- Orioko, Majorin, maiatzak 6an, 11:00 tan
Infantil maila: Ordizia E.T. -- J.D. Arrate, Majorin, maiatzak 7an, 10:00 tan
Kadete maila: Aloña Mendi -- Ordizia E.T., Oñatin, maiatzak 6an, 16:00 tan
Jubenil maila: Tolosa C.F. -- OET/BKL/OKE, Tolosan, maiatzak 7an, 10:30tan.


Kadeteak autobusa 14:30tan izango dute, betiko tokian. Jubenilak, berriz, kotxez joango dira.

No hay comentarios: